Inklusioan bizitzeko eraldaketa
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako hezkuntza, kultura eta aisialdi irisgarria.
Zergatia-gizarte erronka
Herrialde mailako ikerketek adierazten dute aniztasun funtzionala duten pertsonak hezkuntza maila baxua, gizarteratzeko zailtasunak, lanerako gaitasun murriztuak, edota parte hartze zailtasunak dituztela.
Nola neurtzen dira gaitasunak eta aukerak? Noren baitan daude sortuta prozedurak? Prest al gaude gizarte inklusiboan bizi eta denon beharrak zein gaitasunak erdigunean jartzeko? Zein da eragile publikoen ardura, kalitatezko espazio inklusiboak bermatzeko bidean? Zer egin dezakegu aniztasun funtzionala dutenek garapen pertsonaleko zerbitzu irisgarriak izan ditzaten? Eta ardura kolektiboa kontuan hartuz, nola bultzatu dezakegu begirada inklusiboa izateko herri mailako kontzientzia?
Ez gaude prest bizi dugun gizarte anitza besarkatzeko eta bastertze egoeran dauden taldeak dira guztion ezjakintasun eta inklusio falta sufritzen dutenak.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen %33ak pobrezia eta baztertze egoeran bizi da.
Aniztasun funtzionala duten gazteen %80ak diskriminazioa jasan du herri mailan, batez ere hezkuntza formalaren esparruan eta denbora luzez.
Gure
erantzuna: BASH
Gizarte erronkaren aurrean, BASH proiektua sortu genuen, aniztasun funtzional intelektuala duten gazteentzat aisialdi edo hezkutza espazio seguru eta kalitatezko bat eskaintzeko, arte eta hezkuntza berrikuntza metodologien bitartez ikasi, ondo pasatu eta gizarteratzeko. Inklusiozko prozesuak erabiltzen ditugu, pertsonalizatua eta eraginkorra izan dadin partaide guztientzat. SORMEN ETA MUGIMENDU tailerrak dira bi orduko saioak biltzeko eta identifikatzeko erabiltzen dugun kontzeptua.
Horrez gain, biztanleriari zuzendutako programak ere eramaten ditugu aurrera, herriko eragileekin elkarlanean eta gure metodologia lau haizeetara zabalduz.
2019.urtetik programa ezberdinak sortuz, herri mailan eragin dugu Gipuzkoako lurraldean, udalen eskutik tokian tokiko. Garrantzitsua da guretzat zerbitzu publiko eta irisgarri bat eskaintzea. Horretaz gain, beste zenbait elkarte, ikastetxe eta proiekturekin jardun dugu elkarlanean, Gipuzkoan eta Nafarroan.
5. urtea izanda, eredu sozialeko kooperatiba sortu dugu, proiektu berriak garatzeko eta hazteko.
Orain arteko aztarna
Orain arte 2023an egindako programa eta ekimen guztiak kontuan hartuta, hauek izan dira guretzat arrakasta neurgailuak:
Eskainitako formakuntza orduak
Sortutako ekimen
kantitatea
Aniztasun funtzionala
duten partaideak
Ekintzako
partaideak